Taschenbuch, 128 Seiten

Am 9. März 2020 von Virus Editorial veröffentlicht.

ISBN:
978-84-17870-00-3
ISBN kopiert!

Auf OpenLibrary ansehen

(1 Rezension)

1 Auflage

hat Las niñas salvajes von Ursula K. Le Guin besprochen

Utopiak eta distopiak

elegose irakurle klubean Ursula K. Le Guin-en Oihan hitzean mundua liburua irakurri genuen. Izena bai, baina bere obra oso gutxi ezagutzen nuen, liburu horretatik harago. Gogoa nuen zeozer gehiago irakurtzeko. Traficantes de Sueños editorialak antolatu zuen ikastaro baten audioak berreskuratu nituen eta Las niñas Salvajes liburua jaitsi.

-Audioak hemen: soundcloud.com/traficantesdesue-os/sets/ursula-k-le-guin-y-el -Liburua hemen: viruseditorial.net/ca/libreria/las-ninas-salvajes/

Hainbat apunte jaso ditut: lehena Le Guinen obrari buruz eta beste hiru las Niñas Salvajes liburuari buruz. Egia esan, liburuak badu Shakespeareren obren puntu bat: ezkontza derrigortu bat, fantasma bat eta amaiera tragikoa.

(1) Esaten dute Le Guinek antropologo-sena zuela; lehen-lehenik mundu berriak asmatzen zituela eta gero haien azterketa etnografikoa egin. Zientzia fikzioa egiten zuen, baina ez teknologian ardaztua, baizik eta soziologian. Bere obrek badute tristura puntu bat. Ez zaio perfekzioa gustatzen. Ez du utopia perfektorik irudikatzen... Ez du maite "basati onaren" metafora, horren atzean ez baitago ontasunaren eta gaiztakeriaren arteko kontraesanik; baizik eta sumisoaren eta errebeldearen …